LEGE-OHARRA

LEGE-OHARRA

LURKOI ATM S.L. enpresarenAtarietarako sarrera eta erabilerabaldintzak.

LURKOI ATM S.L. (aurrerantzean ENPRESA), Espainiar nazionalitateko sozietatea, xxxxx IFZ duena eta Goiain Industrialdea, Zabaldea kalea 9, 3. Pabilioia 01179 Legution egoitza duenak ENPRESAren jabetzako eta bere produktuei lotutako Atari edo Interneteko orrien bisitariei (aurrerantzean ERABILTZAILEAK) ohar honen bidez jakinarazten die zein diren Atari horietan sartzeko, nabigatzeko baita beraietan dauden zerbitzuak, aplikazioak, tresnak eta orokorrean edukiak ere (aurrerantzean zerbitzuak nahiz edukiak) erabiltzeko baldintzak (Erabilera-Baldintzak)

Erabiltzaileak onartu egiten ditu Atariaren erabilera-baldintzak Atari horretara sartzen den unetik, bertan aipatzen diren zehaztasunei kalterik egin gabe.

1. Kalitatea.
ENPRESAk bere ahalegin handienak egingo ditu weguneak kalitaterik handiena izan dezan, teknologiaren aldaketei egokituta. Halere, ENPRESAK uko egiten dio, edozein arrazoi dela-eta, Interneten eskainitako zerbitzuak nahiz edukiak eteteagatik edo funtzionamendu txarra izateagatik etor litezkeen erantzukizun orori. Halaber, ENPRESAK ez ditu bere gain hartuko sarea erortzeagatik gerta litezkeen negozio galerak, elektrizitatearen behinbehineko etenak edo erabiltzaileak zeharka izan zitezkeen gainontzeko kalteengatik, ENPRESAri ez dagozkion arazoengatik sortuak direnean betiere.

Zerbitzuen nahiz edukien mantentze-, konpontze-, gaurkotze- edo hobetzelanak burutu behar izateagatik, edo erabaki enpresarialengatik, ENPRESAK eten ahal izango ditu zerbitzuak aldi baterako ala betiko.

ENPRESAK ez ditu bere gain hartuko ENPRESAren zerbitzu nahiz edukiek eta beste zerbitzu, eduki edo informatika-programen arteko elkarrezintasunetik ondorioztutako kalteak edo akatsak. Erabiltzaileak bere gain hartzen du ekipoaren konfiguratzeko eta gaitzeko ardura, bai Atarian nabigatu ahal izateko baita bertan eskaintzen diren zerbitzuak nahiz edukiak zuzen eta bidez erabili ahal izateko ere. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Ataritik deskargatzen dituen edukien instalazio osoa eta zuzenaren erantzukizun guztia.

 

2.- Erabiltzaileen erantzukizuna erabileragatik eta edukiengatik.
Atarirako sarbidea zein bertan dagoen informazioen eta edukien erabilera, hori egiten duen erabiltzaile beraren erantzukizuna da, ez beste inorena.

Beraz, Atarian dauden informazioen, irudien, edukien edo bertan eskaini eta eskura daitezkeen produktuen erabilera dagokion legearen araberakoa izango da, nazionala zein nazioartekoa, baita fede ona eta bidezko erabileraren printzipioen araberakoa ere. Erabiltzaileak berak izango du erabilera zuzenaren erantzukizuna.

Erabiltzaileek Atariaren edukiak aipatutako legea, morala, ohitura egokiak, ordena publikoa eta bitartekoen zein ENPRESAren eskubideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute, zerbitzuak nola eta zertarako prestatu diren kontuan hartuta. ENPRESAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileek edo bitartekoek zerbitzuak nahiz edukiak gaizki erabiltzeagatik sor ditzaketen kalteak edo galerak, zuzenekoak zein zeharkakoak izan. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzuak nahiz edukiak bere erabilera pertsonalerako soilik erabiltzeko, eta ez merkaturatzeko, ez zuzenean eta ez zeharka.

Erabiltzaileak bere borondatez onartzen ditu Atariko, zerbitzuak nahiz edukiak bere erantzukizunpean erabiltzen dituela. Erabiltzailea adin txikikoa edo ezgaitua bada gurasoek, ordezkoek edo legezko tutoreek izango dute erantzukizun guztia laguntzeko, gainbegiratzeko eta behar diren neurriak hartzeko haiek sarean nabigatzen duten bitartean. Orokorrean, debekatuta dago ENPRESAren edo hirugarrenen kaltegalerarako egin daitekeen guztia. ENPRESAk ez du inolako erantzukizunik izango Atarian azaltzen, igortzen, ostatatzen edo komunikatzen diren eduki, irudi, aipamen edo informazioengatik baldin eta ENPRESAk ez baditu nahita jarri.

Guztiz debekatuta dago ENPRESAren Ataria legearen kontrako edo baimendu gabeko helburuak lortzeko, eta zehazki, besteak beste, hirugarrenen intimitatea, ohorea, norberaren irudia, komunikazioen sekretua, jabetza intelektuala edo industriala, eta norberaren datu pertsonalen babesa kaltetu ditzaketen ekintza guztiak.

Halaber, erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute legearen kontrako materialak, gaiak edo informazioa ez aipatzeko eta ez zabaltzeko; ezta izaera lizuna, pornografikoa, abusuzkoa, iraingarria, iruzurtia, arrazista, edo morala eta orden publikoaren kontrakoa den ezer partekatzeko ere. Era berean, erabiltzaileek ez dituzte birus informatikoak, fitxategi akastunak edo Atariaren bidez eskura dauden sistemak, programak eta edukietan baimendu gabeko kalte-galerak eragin ditzaketen software edo programa informatikoak erabiliko. Ez dituzte iruzurkeriz eskuratuko ezta aldatuko ere beste erabiltzaileen posta elektronikoak edo webgune pertsonalak, horretarako behar den baimena ez badute. Ez dituzte mezu elektroniko masiborik edo/eta errepikakorrik bidaliko, ezta hirugarrenen posta elektronikoa zabalduko ere jabeen beraien baimenik gabe. Erabiltzaileek ENPRESAren zerbitzu edo edukiekin (txata, albisteen taldeak, foroak, etab.) ohiko funtzionamendua eta helburuaren arabera baliatuko dira eta ezin izango dituzte modu txarrean edo ezegokian erabili.

Hemen ezarritakoa betetzen ez bada ENPRESAk legearen kontrako edukiak kendu ahal izango ditu bere Ataritik, horregatik inongo kalterik ordaindu beharrik izan gabe. ENPRESAk horrela jokatu ahal izango du bere irizpide bakarra eta berariazkoa jarraiki edo hirugarren kaltetu batek eskatuta, betiere indarreko legedia errespetatuz.

Orain arte ezarritakoaren kalterik gabe, erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute indarrean dauden araudiak betetzeko (udalekoa, estatukoa, naziokoa eta nazioartekoa) baita haien kontua, erregistroa eta pasahitzarekin egiten duten eta ez duten guztiaren ondorioz gertatzen denaren erantzunkizuna ere, zerbitzu nahiz edukien bitartez igorritakoaren ondorioz gerta daitekeena barne. Jarraian aipatuko ditugu, besteak beste, erabiltzaileek egingo ez dituzten zenbait ekintzen adibideak:

  • Zerbitzua erabili helburu hauekin: inkesta, lehiaketa, posta kateatuak, piramide-eskemak, edo nahigabeko mezuak, zabor-posta (spam) eta orokorrean errepikakorrak edo eskatu gabeko mezuak bidaltzeko (komertzialak izan ala ez izan)
  • Identitate faltsua sortu beste pertsonei iruzur egiteko, jatorrizko mezuaren bidaltzailea zein den ezkutatzeko xedez.
  • Jazarri, zelatatu, mehatxatu, norbaiten izena belztu edo haren eskubideak nolabait urratu (intimitate-eskubidea edo norberaren irudiarena, kasu)
  • Informazio edo material desegokia, donauslea, belzgarria, bidegabea, lizuna, lotsagarria, arrazista, indarkeria erabiltzera bultzatzen duena edo legez kontrakoa argitaratu, banatu edo zabaldu.
  • Produktuen nahiz zerbitzuen salmenta edo erosketa eskaini edo iragarri.
  • Hirugarren pertsonen informazioa eskuratu edo bildu, posta elektronikoak barne, haien baimenik gabe, ezta hirugarrenei besteen posta elektronikoak eman.
  • Erabili, deskargatu edo nolanahi kopiatu, zerbitzuen erabiltzailea ez den pertsona edo entitate bati zerbitzu edo edukien erabiltzaileen zerrenda edo horiei dagokien beste edozein informazio eman (doan izan ala ez izan), hemen azaldutako erabilera-baldintzen ohiko erabileraren eremutik kanpo.
  • Saiatu baimenik gabe sartzen zerbitzu nahiz edukietara, besteen kontuetara, sistema informatikoetara eta horiei loturiko sareetara, pasahitzen bilaketa automatikoaren bitartez edo beste modu batez.
  • Indarreko legeak edo arautegia urratu, besteak beste, Europar Batasunetik esportatutako software edo datu teknikoen igorpena arautzen duen legedia.
  • Oztopoak jarri beste erabiltzaileek zerbitzuak nahiz edukiak erabili eta goza ez ditzaten, edo beste pertsonak edo entitatek antzeko edukiak erabili eta goza ez ditzaten.
  • Programa kaltegarrien edo eskatu gabeen igorpena ekar litekeen edozein motatako egintza burutu.

ENPRESAK ez du gainbegiratzeko betebeharrik ez Zerbitzua ez erabiltzaileak izandako erabilera, ezta erabiltzailearen saioen edukiak gordetzeko ere. Dena den, eta aurrekoari uko egin gabe, ENPRESAk eskubidea izango du, horrela nahi duenean, edozein informazioa ikuskatzeko berrikusteko, gordetzeko eta/edo ezagutzera emateko, informazio hori beharrezkoa delarik legeak edo araudietan ezarritakoa betetzeko edo legezko prozedura edo administrazio-errekerimendu baterako.

 

3. Eragozpen eta kalteen debekua.
Teknikoki posible denean ENPRESAk berehala baliogabetu edo blokeatuko du ENPRESAren ardurapean dauden Atarietako erabiltzaileen edozein erregistro baldin eta arrazoiak baditu uste izateko erregistro horrek nolabaiteko harremana baduela eskatu gabeko mezu gogaikarri edo masiboekin, eta, ahal duen heinean, hala egingo du mezu horien ENPRESAren Atariko erabiltzaile hartzaileak hala eskatzen badu, ENPRESAri eta hirugarrenei eragindako kalteengatiko ordaintza osoaren kalterik gabe.

 

4.- Jabetza intelektuala eta industriala.
ENPRESAk nahiz ENPRESAren Atarien bidez emandako edukiek lan bat osatzen dute jabetza intelektualeko legediaren aurrean. Hori dela eta, gai horri dagozkion nazioarteko lege eta hitzarmenen babespean daude. Debekatuta dago, beraz, edukiak erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, aldatzea, besteen eskura jartzea eta, orokorrean, Ataria zein bertan azaltzen diren edukiak eta informazioa publikoki ustiatzea ENPRESAk berariaz eta aldez aurretik baimenik eman ez badu.

Horren ondorioz, Atarietan agertzen diren eduki guztiak, eta hain zuzen ere, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak nahiz industrialki zein komertzialki erabili daitezkeen beste elementu guztiak jabetza intelektuala eta industrialaren eskubideen babespean daude, jabetza ENPRESArena dela edo ENPRESAren Atarietan sartzeko behar bezala baimena eman duten hirugarren titularrena dela.

Beraz, Atarietan dauden edukiak: irudiak, edukiak, formak, iritziak, aurkibideak, eta bestelako adierazpen formalak zein horiek guztiak ikusi ahal izateko eta abian jartzeko behar den softwarea ere lan bat osatzen dute egile-eskubideen aldetik. Hori dela eta, indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legedi nazionalari eta nazioarteko hitzarmenei lotuta daude. Aurrean aipatutakoa ez betetzea legearen urratze larria izango litzateke eta legedi zibila eta penalaren zigorra ekarriko luke.

Zerbitzuen nahiz edukien erabiltzaileek debekatuta dute edukiak, irudiak, formak, aurkibideak eta Atarian agertzen diren gainontzeko adierazpen formalak guztiz edo zatika, zuzenean edo zeharka, komertzialki erabiltzea edo ustiatzea, ENPRESAk aldez aurretik eta idatziz horretarako baimena eman ez badu betiere. Zehazki, besteak beste, honako hauek debekatuta daude: zerbitzuen nahiz edukien bitartez erabiltzaileen eskura jartzen diren iritzien, irudien, formen, aurkibideen eta gainontzeko adierazpen formalen erreproduzioa, banaketa, erakusketa igorpena, emankizuna, edozein moduko emisioa, euskarri fisikoetan zein logikoetan biltegiratzea (adibidez, disketetan, edo ordenagailuko disko gogorretan), digitalizazioa edo besteen eskura jartzea ENPRESArenak ez diren datubaseetatik edo ENPRESAren baimenik ez duten datu-baseetatik, itzulpena, egokitzapena, konponketa, edozein moduko eraldaketa. Ekintza horiek guztiak debekatuta baitaude Jabetza intelektual eta industrialerako indarrean dagoen legedian edota irudiaren babeserakoan ere.

ENPRESAk askatasun osoa izango du Atarirako nahiz horretan eskaintzen diren produktuetara nahiz zerbitzuetarako sarrera mugatzeko: iritzien argitaratzea, irudien behaketa, edo erabiltzaileek posta elektroniko bidez helaraz diezaieketen iruzkinetara ere. Eraberean, nahiz eta erantzukizuna erabiltzailearena den eta ez beste inorena, ENPRESAk behar diren filtroak jarri ahal izango ditu bere Atariaren bidez sarean isur ez daitezen eduki edo iritzi xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, belzgarriak, edo indarkeriara era batera ala bestera bultzatzen dutenak, ezta nabarmenki legearen kontrakoak edo kaltegarriak direnak ere. Dena den, hartzen diren mezu elektronikoen kopuru handia eta araudia aldatu daitekeela kontuan hartuta, ENPRESAk aurrean esandako ahalegina ahal den heinean egingo du, arrazoizko irizpideak jarraituz, ia ezinezkoa baita une oro uneko edukiak kontrolatzea ematen diren zerbitzu guztietan.

Halaber, aurreko paragrafoan aipatutakoarekin jarraituz, ENPRESAk eskubide osoa izango du Atarian azaltzen diren iritziak, iruzkinak eta iradokizunak aldatzeko Atariko argitaratze-formatuaren beharretara egokitu ahal izateko. Horrek ez luke ekarriko inolaz ere erabiltzaileak bere hitzen gainean izan litezkeen egileeskubideen eskumen moralen inolako urraketa.

Debekatuta dago baliabide teknikoak, logikoak edo teknologikoak erabiltzea edo aplikatzea, baldin eta horien bidez erabiltzaileak Atariko eduki, forma, aurkibide eta gainontzeko adierazpen formal zein ENPRESAk bere funtzionamendurako egindako ahaleginen ustiatzeaz onura atera badezake, zuzenean edo zeharka, irabazi-asmoarekin edo gabe. Izan ere, debekatuta daude ENPRESAren Atarietarako loturak (estekak, link, hyperlink, framing edo antzekoak), aldez aurretik ENPRESAk idatziz eta berariaz baimenik eman ez badu. Puntu honetan ezarritakoaren edonolako haustura Atari eta Atariko eduki guztien gaineko ENPRESAren Jabetza intelektualaren legezko eskubideen urraketatzat hartuko da.

ENPRESAk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko aurrean aipatutako jokabide eta ekintzetatik eratorritako ondorioengatik. Eraberean, inolaz ere ez da izango hirugarrenen orrien, edukien, zerbitzuen edo produktuen erantzulea, nahiz eta eduki horietara ENPRESAren Ataritik sartu ahal izan, bai zuzenean bai edozein loturaren bitartez: banner, esteka, link, hyperlink, framing edo antzekoak.

 

5. Arduraren muga eta ukoa.
Atarien bidez eskura dauden informazioak eta zerbitzuek errore tipografikoak edota akatsak izan ditzakete. Aldiro-aldiro bertan dagoen informazioei aldaketak egiten zaizkie ENPRESAk, edozein unetan, zerbitzuetan nahiz edukietan aldaketak edota hobekuntzak egin baititzake.

ENPRESAk ez du aitortzen ez bermatzen zerbitzuak nahiz edukiak etenik eta akatsik gabekoak izango direnik, ez akatsak zuzenduko dituenik, ez zerbitzaria edo zerbitzariaren bitartez ematen den zerbitzua birusik edo bestelako osagai gaiztorik gabekoak direnik. Halere, ENPRESAk ahalegin handienak egingo ditu horrelakorik gerta ez dadin. ENPRESAk bermatzen ez aitortzen zerbitzuen nahiz edukien erabilera ez erabileraren emaitzak zuzenak, zehatzak, doiak edo beste nolabait sinesgarriak direnik. Gure edozein Atarian azaltzen den informazioan oinarrituta erabiltzaileak erabakiren bat hartu beharko balu edo zerbait egin gomendatzen diogu informazioa beste iturri batzuen bidez ere egiazta dezala.

Erabiltzaileek berariaz onartzen dute ENPRESA ez dela erantzulea izango honako hauengatik: sarrera ez baimenduak, igorpenen edo datuen aldaketak, bidaliak edo jasoak nahiz bidali edo jaso gabeko materialak, bere Atarien bitartez egindako transakzioak. Erabiltzaileak onartzen du ENPRESAk ez duela erabiltzaileen jokabideen zein edukien gaineko inolako erantzukizunik. ENPRESA ez da erabiltzaileek adierazitako informazioen, adierazpenen edo iritzien erantzule egiten, batez ere eduki horietan mehatxuak, difamazioak edo lizunkeriak badaude, edota iraingarriak edo legearen kontrakoak badira, edo hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte, jabetza intelektualaren eskubidearen barne. Eraberean, erabiltzaileak onartzen du ENPRESAk ez duela erantzukizunik izango hirugarren batek zerbitzuetan sartutako, bidalitako edo/eta erabilitako edukiengatik.

ENPRESAk ez du bermatzen zerbitzuen nahiz edukien egiatasuna, fidagarritasuna, xehetasuna, egokitasuna edo onura erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabili dezaketen xederako.

ENPRESAk ez du erantzunik izango edozein motako kalte-galerengatik, ez zuzenean ezta zeharka ere. Besteak beste, adibidez, ezin erabiltzeagatik, datuak edo onurak galtzeagatik, Atariarekin edo zerbitzuekin erdizka edo ezin baliatzeari lotutakoak edo hortik ondorioztatutakoak; ez ENPRESAren erantzukizuna kontratu harreman batetik sortzen denean ezta kontratuko harremanik ez dagoenean ere, ez oharkabetasuna, erantzukizun objektiboa edo beste mota bateko erantzukizuna dagoenean, ezta ENPRESAri aldez aurretik hirugarren partikularren kalteak izan daitezkeelakoan ohartu bazaio ere.

 

6. Kalte-ordaina.
Erabiltzaileak Atarian nabigatzen diren bitartean erabilera edo portaera txarra izateagatik hirugarren batek erreklamazio, errekerimendu edo kalte-ordaina eskatu egiten badio erabiltzaileari berari dagokio egin beharreko ordainketa, abokatuen arrazoizko ordainsaria barne. Kasu horietan ENPRESAk, zuzendaritzakarguek eta langileek ez dute zerikusirik izango.

 

7. Erabilera-baldintzen aldaketa.
ENPRESAk erabilera-baldintza hauek noiznahi aldatzeko eskubidea izango du. 8. ENPRESArekiko komunikazioa Zerbitzuaren kalitateari edo funtzionamenduari kalte eragiten dion arazo edo gertakariren bat gertatuz gero, edo zerbitzuaren prestazioarekin zerikusia duen edozein kontu planteatu nahi baduzu hasieran aipatutako ENPRESAren helbidera idatzi horren berri izan dezan gertatutakoa jakinaraziz, arazoaz jabetu eta hilabete bat pasa baino lehen.

Nahiago izanez gero, posta elektroniko bidez harremanetan jar zaitezke gurekin honako helbide honetan info@ENPRESA.

 

9. Orokorra.
Atari guztien eskubideak copyright © bidez babesten dira. Erreserbatutako eskubide guztiak eta, ondorioz, Atarian agertzen diren edukiak egilearenak dira, ez beste inorenak. Eduki horietara sartzeak ez dakar, inolaz ere, eduki horiek erreproduzitzeko edo/eta banatzeko baimena. Horiek guztiz debekatuak baitaude ENPRESAk lehenagotik berariazko baimena eman ez badu. Atarian sartzean hemen azaldutako erabilera-baldintzak onartzen ari zara.

Lege ohar hau, bere osotasunean dago Espainiako legediaren menpe. Zerbitzuen nahiz edukien erabilera debekatuta dago hemen azaldutako erabilera-baldintzak onartzen ez dituzten eskumenetan. ENPRESAren Atariko edukietara sartzean ez da erabiltzailea eta ENPRESAren arteko elkarterik, ez sozietaterik, ez lanharremanik sortzen. Eraberean, berariaz kontrakoa adierazten ez den bitartean, ez da hornitzaile-bezero harremanik eratuko, zerbitzuak nahiz edukiak doakoak baitira, zenbait erabilera egoeratan izan ezik.

 

ADIN GUTXIKOEI OHARRA
Adin gutxikoa bazara hau jakin behar duzu:

ENPRESAk gomendatzen dizu gurasoei edo ordezkoei esateko Interneten nabigatzen hasi aurretik.

Nahiz eta ENPRESAk ez dituen egiaztatuko zure datuak zuzenak diren ala ez ENPRESAren zerbitzuak nahiz edukiak erabiltzen hasi baino lehenago, gomendatzen dizugu gurasoekin hitz egin dezazun, haiek azalduko baitizute gure Pribazitate Politika zein den eta haiekin batera ENPRESAren Atarian dituzun aukera guztietan parte hartu ahal izango duzu.

Batez ere erregistratu baino lehenago, hitz egin ezazu gurasoekin edo ordezkoekin, haiek nahi izanez gero gurekin harremanetan jar daitezen.

 

NAGUSIEI OHARRA
Lege-oharraren kalterik gabe, guraso edo legezko ordezkari edo tutore zareten aldetik, zeuen erantzukizunpean dago zeuen semealabak edo ordezkatuak ENPRESAren edukietara sartzea. Hori dela eta, gomendatzen dizuegu haiekin batera sar zaitezten, gainbegira ditzazuen eta kontuz ibil zaitezten nabigatzen duten bitartean behar diren bitartekoak jarriz (ordenagailua erabiltzeko denbora arautuz, ordenagailua etxekoek partekatzen duzuen leku batean jarriz, etab.)

Nahiz eta ENPRESAk ez dituen datuen benekotasuna egiaztatuko, kasu hauetan seme-alaben edo ordezkatuen ekintzak gainbegira ditzazuen gomendatzen dizuegu. ENPRESAk, bere aldetik, tutoreen edo gurasoen eskaerak kudeatuko ditu adin txikikoen eta ezgaituen datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haien erabileraren aurka agertu nahi dutenean. Betiere gurekin harremanetan jar zaitezke behar diren oharpenak egiteko.

Aurrekoarekin batera, gogorarazten dizugu zenbait nabigatzailetan konfigurazioa aldatu daitekeela haurrak edo beste pertsonak nahi ez ditugun webguneetan sar ez daitezen. Halere, gomendatzen dizugu adin txikikoekin edo ezgaituekin batera nabiga dezazun, zenbait webgune sailkatu gabe egon daitezke eta.